Alfredo Binda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cittiglio, 1902ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1902ko abuztuaren 11 - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1986ko uztailaren 19a) |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Cittiglio, 1986ko uztailaren 19a (83 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Alfredo Binda (Cittiglio, 1902ko abuztuaren 11 – ib., 1986ko uztailaren 19a) italiar txirrindulari profesionala izan zen. Historiako txirrindulari onenetako bat izan zen.
1925 eta 1933 urteen artean 114 lasterketa irabazi zituen. Lau aldiz nagusitu zen Italiako Errepide Txapelketan (1926, 1927, 1928, 1929) eta hiru aldiz Mundukoan (1927, 1930, 1932). Klasikei dagokienez, hiru aldiz irabazi zuen Milan-San Remo (1929, 1931) eta lau aldiz Lombardiako Giroa (1925, 1926, 1927, 1931). Italiako Giroa bost aldiz irabazi zuen (1925, 1927, 1928, 1929, 1933). 1929ko Giroko sailkapen nagusia eta zortzi etapa irabazi ostean, 1930ean La Gazzetta dello Sportek diru sari handia eman zion Legnano taldeari Bindak parte hartu ez zezan, errazegi irabazten zuelako[1].